Lizartza eta Uzkudun jarri dira lidertzan Almitzaren sega ligan, Etxalekun

Bigarren Migel Mari Jauregi 'Altzo' zaldibiarra sailkatu da.

Mikel Lizartza eta Luixa Uzkudun.

Almitza sega elkarteak antolatutako bakarkako 14. Euskal Sega Ligaren lehen saioa larunbatean jokatu zen, Etxalekun (Nafarroa). Maila nagusian, gizonezkoetan Mikel Lizartza tolosarra da lehenbiziko liderra. Hamabi lehiakideen artean, koska bat gorago dagoela erakutsi du, nola azkartasunez (2.50 minutuan ebaki zituen bi sailetako bakoitza), hala txukuntasunean.

Bigarren Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra sailkatu da, eta hirugarren Julen Gabirondo. Akaitz Jauregi 8. dago.
Emakumeetan Luixa Uzkudun leaburutarrak hartu du burua, txukuntasunari esker. Ainara Otamendi eta Alaitz Imaz daude ondoren. Susana Lopez zaldibiarra 8. sailkatu da.

Gazte mailetan, Irati Tome (10-12 urte) eta Inge Goikoetxea (13-15) jarri dira lidertzan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa