Lokatzezko 42 kilometro dituzte aurretik bihar Zegaman, eta eguraldiaren baldintzak zorrotzak izango dira. Albiste barruan aurkezpenaren bideoa eta hautagai nagusien adierazpenak.
Ordiziako Plaza Nagusian indarrak batu ditu EH Bilduk. Bertan izan dira Adur Ezenarro Ordiziako alkategaiarekin batera, bere lan taldea, Goierriko alkategaiak, Maialen Iriarte Gipuzkoako Ahaldun Nagusi kargurako hautagaia, eta Mertxe Aizpurua kongresuko bozeramailea, besteak beste
16 eta 18 urte bitarteko lasterkariak, 10:30ean abiatuko dira.
Aitziber Meabe Legorretako EAJren alkategaiak, Eider Mendozaren Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagaiaren babesa izan du, besteak beste.
Next Gen Serietako bi probetatik lehena izango da aurten Zegamako XII. Junior traila. Gazte askok eman du izena. Manex De Prado, Ugutz Sudupe, Xabier Barandiaran, Aratz Diaz de Espada eta Telmo Iturbe dira parte hartuko duten goierritarretako batzuk. Bihar goizean jokatuko da.
Goierriko Gurutze Gorriak 50 boluntario pasako taldea mugiaraziko du hiru egunetan lasterkarien eta ikusleen osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Aholkuak ere eman dituzte.
Ormaiztegiko Kirol Elkarteko eskubaloi taldeak bart jokatu du etxeko azken partida Zubipe kiroldegian Bergararen aurka. Ekitaldi xume batekin eta taldeko argazkia ateraz agurtu dituzte zaleak. Albiste barruan, Gotzon Aranbururen bideoa eta Angel Elortzaren argazkiak.
Eskarmentuak ematen duen ikuspegiarekin hitz egiten du mendi probetan darabilen jardunaz Oihana Kortazarrek (Elgeta, 1984). Orain hamarkada bat bitan irabazle izana da. Zoru lehor eta giro epela nahiago badu ere, euriak eta lokatzak euskal korrikalariei mesede egin dakiekeela nabarmendu du.