Murala inauguratu dute Ordiziako Jabekuntza Eskolan

Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako festa egin dute gaur Ordizian. Plaza Nagusian elkartu dira, eguerdian. Mari Batu Batukada Feminista giroa berotzen hasi da eta eskolako plazara joan dira. Murala inauguratu dute eta Amaia Agirrek bertsoak abestu ditu. Musika eta jana ere egon dira. Murala Maider Agirre ordiziarrak egin du.

Ikasturte amaierako festa ospatu duten arren, oraindik hainbat jarduera geratzen dira egiteko. Hauek dira hurrengo asteetako ekintzak:
  • Batukada feminista: maiatzaren 25ean eta ekainaren 8an, Jabekuntza Eskolan.
  • Indarkeria obstetrikoa: Indarkeria obstetrikoaren inguruko hitzaldia egingo du Nereida Barrikarte Esku Hutsik elkarteko kideak, maiatzaren 26an, D’elikatuzen. Aurretik, Maria Cruickshank-en Bellas filma proiektatuko da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa