Paella lehiaketa eta herri bazkaria, Legorretako Azentzio jaietan
Legorretarrak Azentzio jaiak ospatzen ari dira. Eguerdian paella lehiaketa egin dute eta ondoren elkarrekin bazkaldu dute. Gauean, 23:00etatik 02:00etara, Dupla eta Trikidantz taldeek kontzertua egingo dute plazan. Festak bihar bukatuko dira.
IGANDEA. HILAK 21
- 13:00. Haurrentzako Peru kokrodiloa antzerkia, Kantu koloreren eskutik, plazan.
- 18:30. Pilota jaialdia: Kimu eta benjamin mailakoen finalak eta emakumezko profesionalak, udal pilotalekuan.
- 20:30. Gizon Pikua ehorztea.