Inoiz baino txirrindulari gehiago izan du Xabier Ortiz de Luzuriaga probak
318 partaide izan ditu 18. edizio honek. Eguraldia lagun, 37 kilometroko ibilbidea egin zuten atzo goizean Legazpiko mendietan zehar.
Mendi bizikletaren festa bihurtu zen beste behin Xabier Ortiz de Luzuriaga proba, eta txirrindulariz bete zituen atzo Legazpiko mendiak. Urtero bezala Hegialdeko jaien atarian jokatu da, eta aurten inoiz baino partaide gehiago izan ditu, 314, horietako asko Legazpikoak bertakoak. Eguraldiak lagundu zuen 18. edizio honetan.
Laubideko kale nagusitik abiatu ziren txirrindulariak 09:15ean, eta 37 kilometro egin eta 1.100 metroko desnibela gainditu eta gero, eguerdirako bueltan ziren. Jatekoaz eta edatekoaz, musikaz eta aurreko edizioetan ateratako kamisetekin eta kartelekin egindako erakusketaz lagunduta, egundoko giroa sortu zen txirrindularien iritsiera puntuaren inguruan.