Esloveniako ikasleei harrera egin diete udaletxean
Goierri Eskolako ikasleek eta Esloveniako Skofja Loka herriko ikasleek elkartrukea egin dute.
Gaur goizean Esloveniako 30 bat ikasleri harrera egin diete udaletxean. Goierri Eskolako ikasleek eta Esloveniako Skofja Loka herriko ikasleek elkartrukea egin dute. Maitane Alvarez alkateordeak egin die harrera udaletxeko pleno aretoan. Ordiziaren ezaugarrien, historia, azoka eta kulturaren berri eman die, eta ondoren, D’elikatuz Interpretazio Zentroa bisitatu dute. Beste eskualde eta kultura bat zein Esloveniako eta Goierriko eskolak ezagutzeaz gain, epe luzerako harremanak sortzeko aukera eskaintzen die ikasleei elkartruke programak.