Kirol mota ezberdinak aukeran, Idiazabalgo Kirol Astean
Gaur arratsaldean hasi eta datorren ekainaren 11ra arte luzatuko da aurtengo Kirol Astea Idiazabalen. Kirol mota ezberdinak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango dute idiazabaldarrek igandera bitartean, urtero bezala, eskaintza anitzez osatu baitute egitaraua.
Gaur arratsaldean emango diote hasiera Kirol Asteari eskalada ikastaroarekin. 19:00etatik aurrera izango da eta nahi duten herritarrek har dezakete parte bertan.
Hurrengo ekintzak ostiraletik aurrerakoak izango dira. 17:00etatik aurrera, 3×3 saskibaloi txapelketa izango da aukeran. Larunbatean, egun osorako ekintzak antolatu dituzte: 10:00etan emakumezkoentzako frontenis txapelketa, 12:00etan Albitxurira igoera eta 17:00etan, pilota txapelketa eta xake txapelketa izango dira aukeran. Eta igandean, 9:00etan Axari Trail Txiki ibilbidean korrika arituko dira, eta 12:00etan, umeen MTB lasterketa izango da.
Saskibaloian, frontenisean eta pilotan parte hartzeko augarte@idiazabal.eus-en izena eman beharko da.