Gizon bat atxilotu dute Legorretan, indarkeria matxista egotzita
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Legorretan, indarkeria matxista egotzita. Larunbat gauean herrian izandako eraso sexistaren harira, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunarekin, adierazpen bat kaleratu zuen atzo iluntzean. Legorretako mugimendu feministak gaurko deitu duen kontzentrazioarekin bat egin du udalak.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu dute Legorretan, indarkeria matxista egotzita. Larunbat gauean herrian izandako eraso sexistaren harira, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunarekin, adierazpen bat kaleratu zuen atzo iluntzean. Legorretako mugimendu feministak gaurko deitu duen kontzentrazioarekin bat egin du udalak.
Honela dio hitzez hitz Legorretako Udalak atzo iluntzean kaleratu zuen adierazpenak:
Legorretako Udalaren adierazpena herrian gertatutako eraso matxistaren harira
Asteburuan herrian gertatutako eraso matxistaren harira, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunarekin, honako adierazpena egin nahi du:
1. Legorretako Udalak gaitzespenik irmoena adierazi nahi du larunbat goizaldean herriko taberna batean gertatutako eraso matxistaren aurka.
2. Legorretako Udalak babes osoa azaldu nahi dio erasoa jasan duen emakumeari, baita haren inguruari ere, eta haren esku jarriko ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak.
3. Horrelako erasoak gure gizarte patriarkalean oraindik nagusi den kultura matxistaren adierazpena dira, eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman hierarkikoak erreproduzitzen dituzte. Emakumeen aurkako indarkeriak biztanleria osoari eragiten dio. Erakundeen ardura da herritarron eskubideak bermatzea, baina, era berean, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz aurrera egin nahi badugu, ezinbestekoa da herritar bakoitzaren jarrera aktiboa ere. Indarkeria matxistak ez du etenik izango gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte. Erantzukizuna kolektiboa da.
4. Legorretako Udalak konpromisoa berresten du herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean indarkeria matxistaren aurkako borroka aktiboan jarraitzeko. Bide horretan, udalak bat egiten du mugimendu feministak asteburuko erasoa salatzeko antolatutako elkarretaratzearekin: bihar izango da, ekainak 6, 19:00etan, herriko plazan. Udalak herritar guztiei dei egiten die elkarretaratzean parte har dezaten.
Legorretan, 2o23ko ekainaren 5ean