Oria ibaian garbiketa lanak egiteko herritarrei dei egin die Beasaingo Udalak
Asteazkenean, hilak 14, Arana kalean, 16:00etan egin dute hitzordua.
Loinatz jaiak igarota, Oria ibaira jaurtikitako zaborra biltzeko deialdia egin du Beasaingo Udalak. Asteazkenean, hilak 14, arratsaldean egingo dituzte garbiketa lanak. Arana kalean egin dute hitzordua, 16:00etan. Antolaketa egokia burutu ahal izateko eta garbiketa lanak baldintza egokietan egiteko, parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du. Udalak hurrengo egunetan irekiko du izen ematea. Asegurua egingo zaie partaide denei.
Batik bat, udalerriaren erdigunean egingo da garbiketa, hain zuzen ere, Zaldizurretako biribilgunearen eta Gipuzkoa plazako zubiaren artean.
Zabor bilketarako beharrezko material guztiak, Udalak luzatuko ditu. Parte hartzaile bakoitzaren eskuetan geratzen da, arropa eta oinetako aproposak eramatea.