Zegama, Sabiñago eta Gasteizko mendizaleak elkartuta
2009an hasitako ohiturarekin jarraituz, pasa den igandean Gasteizko (Araba) Mendaur eta Sabiñanigoko (Espainia) mendi elkarteekin batera, irteera egin zuten Zegamako Amezti mendi elkarteko kideek. 57 bat lagun elkartu ziren irteeran.
Zegamatik Elor Txikira jo zuten lehenengo; bertan hamaiketakoa egin eta gero, Arrano Aitz eta Oamenditik, Barbari gainera joan ziren, Zerainen amaitzeko. Eguna borobiltzeko Zeraingo Oiharte sagardotegian indarrak berreskuratu zituzten, hiru mendi elkarteen arteko senidetasun harremanak «fresko» jarraitzen duela garbi utziz. Datorren urtean Sabiñanigon elkartuko dira.