Ordiziako atletismo jaialdia zuzenean
Ordiziako Altamira estadiotik 17:00etan hasita, streaming bidez, Jose Antonio Peña zenaren oroimenezko atletismo mitina zuzenean ikusteko aukera izango da Goierriko Hitzaren webgunean.
Rose Mary Almanza kubatarrak, mundu mailako urteko markarik onena jlortu zuen unea. Argazki: Arkaitz Apalategi 17:00etatik aurrera, Goierriko Hitzaren webgunean, zuzen-zuzenean, Jose Antoni Peñaren omenezko Ordiziako atletismo mitina jarraitzeko aukera izango da.
Punta-puntako atletak elkartuko dira Altamira estadioan, eta Txindoki Atletismo taldeko Eneko Agirrezabal lehendakariaren esanetan, “ia errekor guztiak hausteko” aukera dago.
youtube.com/live/WAuLLeTYoso?feature=share














