
Ordiziako Altamira estadiotik 17:00etan hasita, streaming bidez, Jose Antonio Peña zenaren oroimenezko atletismo mitina zuzenean ikusteko aukera izango da Goierriko Hitzaren webgunean.

San Joan jaiak ari dira ospatzen Olaberrian. Goizean herri kirol saioa egin dute herriko gazteek. Oraindik ere bi eguneko festa giroa dute olaberritarrek.

Egun handia dute gaur Seguran: San Joan eguna. Herriko kirolari txapeldunak saritu dituzte. Kuadrilla eguna ere bada.

Segurako San Joan jaien barruan herri kirol desafioa jokatu dute Segurako eta Idiazabalgo gazteek. Korrika, ingudean, oskol bilketan, trontzan, txingan, harri jasotzen eta aizkoran aritu dira gazteak. Giro ederra sortu da Segurako plazan.

Goierriko herri eta auzoetan San Joan bezpera magikoa izan da beste behin ere. Goierriko herri eta auzoetan suak piztu eta suaren ondoan elkartu ziren herritarrak. Herriz herri, San Joan bezperako tradizioak berritu dituzte.

Harrotasunaren Egunean, ekainaren 28an, LGBTIQ+ komunitatearen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du Goierri Fagota taldeak. "Lazkaoko kaleak hartuko ditugu eta ikusgarritasuna emango diegu gure partaideei".

