Seguraren eta Idiazabalen arteko herri kirol desafioa
Segurako San Joan jaien barruan herri kirol desafioa jokatu dute Segurako eta Idiazabalgo gazteek. Korrika, ingudean, oskol bilketan, trontzan, txingan, harri jasotzen eta aizkoran aritu dira gazteak. Giro ederra sortu da Segurako plazan.
Segurako San Joan jaien barruan herri kirol desafioa jokatu zuten atzo arratsaldean Segurako plazan, Segurako eta Idiazabalgo gazteek. Korrika, ingudean, oskol bilketan, trontzan, txingan, harri jasotzen eta aizkoran aritu ziren nor baino nor gazteak. Giro ederra sortu zen Segurako plazan.
Herritarrek, segurarrek altxatu zuten kopa.













