Data berria du Migue de la Rosa eta Yaima Orozkoren kontzertuak

Ekaitzaren ondorioz bertan behera utzi zuten Migue de la Rosa eta Yaima Orozkok atzo Idiazabalen eman behar zuten kontzertua. Hala ere, data berri bat lortu dute: uztailaren 11. Pilarrenean izango da bikote kubatarraren kontzertua, 19:30ean