Ehunmilak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratu dute antolatzaileek
Arratsaldean "ekaitz arriskua handia" delako hartu erabakia antolakuntzak. Ehunmilak lasterketako korrikalariak 18:00etan abiatu beharrean, 20:00etan aterako dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik. Autobusen ordutegiak eta kontroletako pasaera orduak egokitu dituzte.

Eguraldi iragarpena kontuan hartuta eta arratsalderako “ekaitz arrisku handia” denez, Ehunmiletako antolakuntzak honako erabakia hartu du: Ehunmilak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratzea. Alegia, 18:00etan atera beharrean, 20:00etara abiatuko dira Ehunmilak lasterketako korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik.
“Ondorioz, ibilbideko kontrol puntu ezberdineko denbora mugak aldatuko dira”.
Bestalde, poltsak uzteko epea 19:00ak arte luzatu dute eta autobus ordutegiak ere egokitu dituzte.