Geroago, baina martxan
Ehunmiletako hamabigarren edizioa jokoan da. Zumarraga-Urretxura bidean dira 472 korrikalari. 168 kilometro dituzte aurretik

Ehunmiletako hamabigarren edizioa martxan da. 20:00etan abiatu dira, baina hasi da lehia. Ekaitzak joko zuenaren beldurrez irteera bi ordu atzeratzea erabaki du antolakuntzak; azkenean, ez du euririk egin. Bero egin du, ordea. 20:00etan 27 gradu zeuden eta 18:00etan, 30 gradu zeuden. 472 korriakalari abiatu dira.
168 kilometroko eta 11.000 metroko desnibel positiboa dute aurretik. Usurbera bidean daude orain. Aurten, gainera, bide berria izango dute, «asfalto gutxiago zapaltzeko»; Mandubiatik barrena, Izazpira egingo dute, Zumarraga eta Urretxura jaisteko; Irimotik Urola bailarara igaroko dira; Zelatun gainditu eta Tolosaldeara pasako dira. Hemen egongo da hamabigarren edizioko beste aldaketa bat: Usabal kiroldegiko langileak greban daude eta Beotibar frontoian izango da anoa postua; hortik aurrerakoa, Goierriko Bi Handietako ibilbide bera da: Txindoki, Etzegarate eta Aizkorri. Oazurtzatik Zegamarako zatia ere berritasuna da, iaz egindako aldaketa «egokitu» eta «hobetu» egin dutelako; Zegamatik Mutiloara joango dira eta Mutiloatik, berriz ere, Beasainera.
46 ordu izango dituzte bide osoa egiteko. Tarteko helmugetako pasaera orduak zorroztu egin dituzte igandeko 18:00ak baino lehen amaitzeko. Sari banaketa orduan hasiko da.























