Hamar mila edalontzi berrerabilgarri eta paperik gabeko gidak

Mendi lasterketetan ahal den zabor gutxiena sortzen ahalegintzeko, Ekoehunmilak ekimena finkatu du antolakuntzak aurten ere. Korrikalariek erabat debekatuta daukate hondakinak edo zaborrak mendian botatzea; anoa guneetan bota behar dituzte ontzietara, behar bezala bereizita. Sasieta Mankomunitateak, bere aldetik, ontzi bakotizera zer bota daitekeen adierazteko eranskailuak jarriko ditu.
Pandemiaren murrizpenengatik iaz norberak bere edalontzia eraman behar izan bazuen, aurten berriro ere anoa guneetan eskainiko dizkiete. Antolakuntzak 10.000 edalontzi berrerabilgarri erosi ditu. Ura eta salda edateko, ontzi konpostagarriak jarriko dituzte.
Paperaren erabilera ere gutxitu egin nahi izan dute. Road book edo ibilbideko liburu teknikoa ez dute inprimatu; bertsio digitala soilik edukiko dute.