Zumarragako Udalak bost pertsona kontratatuko ditu
Zumarragako Udalak enplegu publiko eskaintza baten berri eman du. Bost langile kontratatuko ditu: administrazio orokorreko teknikari bat, hiru administrari kudeatzaile eta udaltzainburua. Oposizio lehiaketa gainditzen dutenek, udalaren zerbitzura lan egingo dute karrerako funtzionario gisa. Izena emateko epea gaur ireki da eta abuztuaren 10ean itxiko da. Izena emateko, sakatu hemen. Informazio gehiago nahi dutenek, lrogado@zumarraga.eus helbidera idatzi dezakete edo 943729022 – 152 telefono zenbakira deitu.













