Kuadrillarteko futbol txapelketa, Tzulo eta Gauss artean
Mokela taldeak irabazi zuen iazko txapelketa. Kuadrillarteko futbol txapelketa amaitzera doa. Urtero bezala, Santa Ana festen aurretik jokatuko da finala. Bihar izango da irabazlea erabakitzeko final handia, Altamira zelaian, 11:30ean hasita. Aurrez, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute.
Finalaurdenak eta finalerdiak bi partidatara jokatu dira, eta azkenean, Tzulo eta Gauss kuadrillak iritsi dira finalera. Bihar erabakiko da bietako zein den txapelduna. Ondoren, Beti Alai frontoian bazkaria egingo dute parte hartzaileek elkarrekin.













