Aire librean film bat ikusteko aukera izango dute Idiazabalen
Ostiralean Campeones filma ikusteko aukera izango dute idiazabaldarrek herriko plazan. Filma 22:00ean izango da, eta eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian jarriko dute filma ikusteko aukera. Ekintza hau Idiazabalgo Udalak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.













