Gaur aurkeztuko du Beasain KE-k lehen taldea
19:30ean izango da aurkezpena, Loinatzen. Aurpegi berriak izango dira zelaian.
Beasaingo Kirol Elkarteak gaur aurkeztuko du lehen taldea, eta ekitaldiarekin batera hasiera emango diote 2023-24 denboraldiari 3. RFEF mailan. Aurkezpena 19:30ean izango da, Loinatzen.
Klubak sare sozialetan adierazi duenaren arabera, zazpi jokalari berri izango dira zelaian: Alex Iriondo, Unai Telletxea, Aitor Morcillo, Ander de la Parra, Josu Rezola, Iratz Lizarraga eta Iker Salamanca, besteak beste.
Horretaz gain, entrenatzailea ere aldatu dute, eta Mikel Arruabarrena izango da denboraldi honetan taldearen arduraduna. Ilusio handiarekin dagoela dio Arruabarrenak aukera honengatik. Arruabarrena: “Helburu garbiak eta handiak ditut, eta horrek asko indartu nau aukera hau hartzeko. Badakigu zaila izango dela, baina talde indartsua egiten ari gara, eta lehengo urteko jokalariekin eta etorri direnekin gure helburua gora mantentzean da”.
Bestalde, desiratzen eta irrikatan dagoela dio lanean hasteko. Arruabarrenaren hitzetan dena ondo joatea eta urte guztian gora egotea da haien helburua. “Pausoka pausoka joango gara, baina gogotsu nago berriro jokalariak ezagutzeko, aldagela batean sartzeko eta lantzen duguna zelaia ondo ikustea espero dut”, dio entrenatzaileak.
Liga hasi aurretik sei partida jokatuko dituzte, eta lehenengoa abuztuaren 12an izango da, Triangularra Don Boscon, 11:00etan Lagun Onak taldearen aurka eta 12:00etan Pasaiaren aurka.













