Nafarroara joango da Izadi Zaleak haurrekin hilaren 22an
Egun osoko irteera izango da, eta izena eman behar da elkartean bertan, astearteetan eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Mendi elkartea kezkatuta dago haurren irteeren erantzun eskasarekin, eta ekintza bereziak antolatuko ditu hurrengoetan.
Ardanbidetan egin zuten haurren irteeren denboraldi amaiera festa. Hilaren 22an Nafarroara joango da Legazpiko Izadi Zaleak elkartea haurrekin. Irteera berezia izango da. Lehenik 10 kilometroko ibilbidea egingo dute: Riezu, Ubagua arroia, Lezaun, Iturgoien. Bazkalostean Basabere baserri eskolara bisita egingo dute, eta 18.00etarako itzuliko dira Legazpira.
Irteera honetan parte hartzeko izena eman behar da, elkartean bertan, astearte eta ostegunetan, 18:03etik 19:30era.
Izadi Zaleak kezkatuta dago haurren mendi irteerekin, azken aldian ez dutelako oso erantzun onik, “partaidetza oso baxua da”. Horren aurrean, hilaren 22ko irteera berezi hori antolatuta “apustu gogorra” egin dutela adierazi dute, baserri eskolara egingo duten bisita gehitu dutelako. Azaroko irteera ere “haurrentzat interesgarria izango dela” uste dute. Orduan ere izango da ekintza gehigarri bat, eta Aralarko lurretan kobazulo bat bisitatuko dutela aurreratu dute. “Bi irteera hauen ondoren egora aztertuko dugu eta hurrengo hilabeteetan nola jokatu erabakiko dugu”.












