Behobia-Donostiara joateko autobusak Beasaindik

Beasaingo Bealak taldeak ohi bezala autobusa antolatu du azaroaren 12an jokatuko den Behobia-Donostia maratoi erdian parte hartuko duten korrikalarientzat. Izena eman daiteke dagoeneko.

Bealak taldekoak Behobiarantz abiatu aurretik, 2017ko argazkian.
Urtero bezala Beasaingo Bealak korrikalari taldeak azaroaren 12an Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusak antolatu ditu aurten ere. Ordutegiak erabat zehaztu gabe badaude ere, Behobiara joateko autobusa 08:00etan aterako da tren geltokitik. Itzulerarako, bi autobus jartzea aurreikusi dute: 12:45ean eta bigarrena, azken korrikalaria iristen denean. Dena den, eguna gerturatzen den heinean, zehaztasun gehiago emango dutela aurreratu dute. Autobusean joan nahi duten korrikalariek izena eman dezakete dagoeneko, Beasaingo Agirre Kirolak dendan. 8 euro ordaindu behar dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa