EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Ehunmiletako hiru probetan izena emateko jarraibideak bideoan

Gaur arratsaldean, 17:00etan, zabalduko dute Ehunmilak ultra-trailean, Goierriko Bi Haundiak trailean eta Marimurumendi maratoian izena emateko epea. Albiste barruan argibide guztiak.

Goierriko Bi Haundiak trailaren lehen anoa-gunean, Zaldibian. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga

2024ko uztailaren 12a, 13an eta 14an jokatuko dira Ehunmilak proiektuko hiru probak, baina izena emateko epea gaur bertan zabalduko dute, 17:00etan.

Ehunmilak ultra-traila Coloradon (AEB) jokatzen den Hardrock 100 mile Endurance race lasterketarako kalifikagarria izango da, eta Goierriko Bi Haundiak traila, berriz, Euskal Herriko ultra kopako laugarren eta azken proba puntuagarria izango da.

Distantziak eta desnibelak egokitu egin dituzte 13. edizioari begira, eta proba bakoitzeko partaide kopurua honakoa izango da:

  • Ehunmilak Ultra-Traila (171km) → 550 partaide (bai banaka zein taldeka).
  • Goierriko 2 haundiak traila (90km) → 550 partaide.
  • Marimurumendi maratoia (42km) → 350 partaide.

Izena emateko jarraibideak ondoko bideoan kontsulta daitezke:

EHUNMILAK ULTRA-TRAILA


GOIERRIKO BI HAUNDIAK ETA MARIMURUMENDI

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa