Zeraindarrak garaile Zegamako aizkora desafioan
Xabier Dorronsoro eta Eneko Artzelus zeraindarrak nagusitu dira Joseba Arakamaren eta Joxe Mari Esnaola zegamarren aurkako aizkora saioan.
Esnaola, Arakama, Dorronsoro eta Artzelus, atzo, Zegaman jokatu zuten desafioaren ondoren. // Argazkia: Gotzon Aranburu San Martin bezpera egunez, eta Zegamako Aitxuri Herri Eskolako patiora jende dezente inguratuta zela, aizkora desafioa jokatu zuten atzo iluntzean lau goierritarrek. Batetik zegamarrak, Joseba Arakama eta Joxe Mari Esnaola, eta zeraindarrak bestetik, Xabier Dorronsoro eta Eneko Artzelus.
Hamabi enbor moztea zuten lana, txanda librean. Zeraindarrak nabarmendu ziren hasiera-hasieratik, eta haiek izan zirela desafioaren irabazleak, zegamarrei enbor bateko aldea ateraz.
Bideoa: Gotzon Aranburu













