Sara Zozaia abeslari donostiarrak Lazkaon kontzertua egingo du gaur
Areria antzokian 20:30ean hasiko da kantaldia, eta 'Nara' azken diskoaren aireak ekarriko ditu bakarlariak.
Hirugarrenean, balekoa. Bi aldiz Lazkaon egiteko zuen kontzertua atzeratu behar izan ondoren –azkena aurtengo otsailean–, Sara Zozaia bakarlariak (Donostia, 1995) Lazkaon abestuko du. Gaur, ostirala, 20:30ean hasiko da Areria antzokian kontzertua. Nara azken diskoarekin aurkeztuko da Zozaia.
Sarrerak (10 euroan), aurrez lazkao.eus webgunean eros daitezke.













