‘Leizeta’ herrikako ibiliari ekiteko prest
Lehengo astean, abenduaren 12an aurkeztu zuten Ataungo Leizeta film dokumentala, Atauniker elkarteak sustatutako ikus-entzunezko lana, izen bereko kobazuloari buruz. Bilboko Mendi Film jaialdiaren barruan izan zen ekitaldia, eta bertan izan ziren filmaren egileak –argazkian–. BBK Aretoa ikuslez beteta zegoen. Estreinaldiaren ondoren, Leizeta herriz herri emateko eskaintza egin dute, eta interesa duten elkarteei harremanetara bidea helarazi diete (ataunikertaldea@gmail.com).