Bera-Bera/Ordizia taldearen urteko lehen partida, larunbatean, Altamiran
Emakumezkoen Euskal Ligako hamargarren jardunaldia izango da. Arrasate/Eibar taldearen kontra jokatuko dute, 12:00etan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/01/captura-2024-01-10-a-las-19-09-54.png)
Hamabost laguneko errugbi modalitatean jokatzen jarraitu ahal izateko eta jokalari faltari aurrez eginez, Bera Bera eta Ordizia nesken taldeek bat egin zuten denboraldi hasieran, eta Berabera-Ordizi taldea sortu zuten. Larunbatean 2024 urteko lehen partida jokatuko dute, Emakumezkoen Euskal Ligako hamargarren jardunaldia, Altamira estadioan. 12:00etan izango da. Arrasate/Eibar taldearen kontra ariko dira goierritar-donostiarrak. Zortzi partida jokatu ditu Berabera/Ordizik, eta balantze bikaina lortu du: sei irabazi ditu, eta bi galdu. Hamahiru taldeko sailkapenean laugarren postuan daude.