San Blas jaietarako danborrak astintzen hasteko deialdia
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/01/san_blas_jaiak_2023.jpg)
San Blas jaiak gerturatzen ari direla eta, helduen eta haurren danborradetarako prestakizunak hasi dituzte Idiazabalen. Larunbat honetan eta urtarrilaren 20an egingo dituzte entseguak Igarondo pilotalekuan; haurrena 17:30ean eta helduena 18:30ean. Haurren danborradan izena emateko larunbateko entseguan izango da azken aukera. Helduenean parte hartzeko urtarrilaren 21era arte eman daiteke izena Odei eta Xume tabernetan, Batzokian edo liburutegian.