Ameztikoen urteko lehendabiziko irteera
Ameztiko mendizaleak, igandean Lasturgo Oaterre gainean. //Argazkia: Amezti Igandean, Zegama eta inguruetako mendiak zuriz jantzita zirela eman zioten hasiera Zegamako Amezti mendi elkarteko kideek 2024 honetarako prestatu duten irteeren egutegiari. Deba eskualdean izan ziren, Lastur inguruko mendietan. Gaintxipia eta Otaerre —irudian— gainetatik itsasoa batetik, eta Bizkai eta Gipuzkoako mendi gailurrek eskaintzen duten parajea, bestetik, izan zituzten ikusgai.













