Korrika batzordeen bilerak datorren astean

Jakina denez, martxoaren 23an iritsiko da Korrika Goierrira. Oraindik aste batzuk geratzen badira ere, Goierrin, hasita daude Korrika batzordeak osatzeko deialdiak egiten. Asteartean Olaberrian (udaletxean 17:15ean) eta Beasainen (Igartzan 18:30ean), asteazkenean Zerainen (Kultur Etxean 18:30ean) eta ostegunean Ordizian (Barrenan 18:30) egingo dituzte bilerak. Jakin ere Altzaga, Arama eta Itsasondoko udaletxeetan, arreta ordutegian, Korrika laguntzaile egiteko eskaera egin daitekeela, eta Korrikako pin-a ere eskuragarri dutela.