Neska pilotarien eskuzko laugarren topaketa, igandean Antzizarren
Iazko azaroan Zaldibiako Resti pilotalekuan egin zuten topaketa. Maider Insausti Benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska pilotariek elkartzeko aukera izango dute, beste behin ere, asteburu honetan, haiei zuzendutako eskuzko laugarren topaketa antolatu baitu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Beasaingo Antzizar pilotalekuan izango da hitzordua, igande goizean. 35 pilotarik eman dute izena. 09:45ean hasiko dira jokatzen.













