Sorgintxulok jolas kooperatiboen saioa antolatu du

Legazpiko Kultur Etxean izango da, larunbatean, eta LHko 3, 4 eta 5 mailetako ikasleei zuzenduta dago.

Legazpiko Sorgintxulo taldeak jolas kooperatiboen saioa antolatu du larunbaterako, otsailak 3, Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta. Kultur Etxean izango da, 17:00etan, eta gutxi gorabehera 18:3ean amaituko da.

Parte hartzeko izena eman behar da, on line, eta horretarako azken eguna otsailaren 1a izango da; 14:00etan itxiko dute epea. Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik. Parte hartzaile guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.

Jolas kooperatiboen saio hau haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, eta Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa