Legazpiko Korrika batzordeak bigarren bilera egingo du astelehenean
Aurreko edizioetan kilometroak eskuratu ez duten taldeei edo eragileei ere zabaldu zaie horretarako aukera.
Azken Korrika ez zen Legazpitik igaro, eta legazpiarrak Urretxu-Zumarragara joan ziren bidegorritik. Urtarrilaren 22an osatu zen Korrikaren Legazpiko batzordea hurrengo astelehenean, hilak 5, elkartuko da berriz ere. Bilera Kultur Etxeko ikastaro gelan izango da, 19:15ean. Korrika Kulturaleko ekintzez, kilometroen banaketaz eta ibilbideaz hitz egingo dute bertan. Eragile eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Bestetik, Korrikaren 23. edizio honetarako kilometroen salmentarekin jarraitzen du AEK-k. Orain arte aurreko edizioetan parte hartu duten eragileek izan dute kilometroa eskuratzeko aukera, eta gaurtik aurrera deialdia irekia da.
Legazpin talderen edo elkarteren batek herritik martxoaren 13ko goizaldean igaroko den Korrikarako kilometroren bat eskuratu nahi duenak, eskualdeko Korrikaren arduraduna den Ane Arrizabalagarekin jarri beharko da harremanetan: ane-arrizabala@aek.eus edo 607 612 697 (Azkoitiko AEK-ren telefonoa zenbakia).













