Goierritar ugari Ordiziako Mendi Lasterketako lehen postuetan
Ordiziako Mendi Lasterketan maila izugarria izan da gaurkoan eta goierritar ugari lehen postuetan. Giro bikaina izan dute Ordiziako plazan, helmugan, eta ibilbidean zehar animo ugari jaso dituzte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/img_0158-1200x870.jpg)
Goierri Kopa badoa aurrera eta gaurkoan, txapelketa honetako bigarren proban neurtu dituzte indarrak parte-hartzaileek, Ordizian, Ordiziako Mendi Lasterketan. Maila handiko proba izan da, izan ere, Espainiako Trail Txapelketarako sailkagarria da proba hau, beraz, goiz entretenitua izan dute ordiziarrek, maila handiko kirolariekin eta plazan giro bikainarekin. 3 lasterketa izan dira: 7,8km-koa, 14km-koa eta 21km-koa.
Korrikalariak goizeko 10etan abiatu dira Ordiziako plazatik. Hiru lasterketetako parte hartzaileek abiapuntu bera izan dute, eta ondoren, lasterketa laburrenekoetatik luzeenekorako ordenean joan dira iristen parte hartzaileak. Ibilbidean zehar jende andana ibili da korrikalariak animatzen eta giro polita sortu dute mendiko txoko desberdinetan.
7,8km-ko lasterketa
Lasterketa honetan 20, 18 eta 16 urtez azpikoak aritu dira. 7,8km horietan 400m-ko desnibel positiboa eta negatiboa izan dituzte eta lasterketa-buruak 37minutu eta 18segunduan egin du ibilbidea. Bigarrena eta hirugarrena lehenengoarekiko minutu bateko eta 19 segunduko zein 2 minutuko tartearekin iritsi dira, hurrenez hurren. Lasterketan deigarria izan da Bizkaitarren presentzia, batez ere emakumezkoetan. 41 partaidetik 17 emakumezkoak izan dira eta horietatik 16 bizkaitarrak.
- Emakumezkoak
-
- Alluitz de Bilbao Ortega (Kortezubi)
- Jone Oar-Arteta Zarrabeitia (Gernika)
- Nahia Pombo Ruiz (Muskiz)
- Gizonezkoak
-
- Samuel Vega Canales (Ordizi)
- Julen Badiola Unzurrunzaga (Bergara)
- Harri Pasquier López (Orduña)
14km-ko lasterketa
14km-ko lasterketan 23 urtez azpitiko parte-hartzaileak eta parte hartu nahi zuen oro atera da. 600m-ko desnibla duen ibilbidea da hau eta lehenengoa Gaizka Lasa legorretarra izan da, ordu bat eta bi minutuan eginez ibilbidea. Bigarrenari eta hirugarrenari 2 eta 3 minutuko tartea atera die legorretarrak. Lehenengo emakumezkoa, berriz, Oihane Sarasketa eibartarra izan da, ordu eta hamaseiko denborarekin. Gizonezkoen podumari dagokionean, guztika goierritarrak izan dira, eta emakumezkoenean, berriz, bakarra izan da. 78 izan dira gaurkoan proba honetan parte hartu dutenak.
- Emakumezkoak
-
- Oihane Sarasketa Iranzo (Eibar)
- Maider Unanue Aramburu (Arama)
- Lola Oiarzabal Fernández (Gasteiz)
- Gizonezkoak
-
- Gaizka Lasa Berdegue (Legorreta)
- Jon Rodriguez Cuadrado (Ordizia)
- Alex Iraola Perlines (Ordizia)
21km-ko lasterketa
Lasterketa hau maratoi erdiko distantziakoa da eta 1.000m-ko desnibela duen lasterketa da. Gaurko hiru lasterketen artean luzeena izateaz gain, parte-hartzaile gehien izan dituena ere bada. Gaurkoan, Ordiziako Mendi Lasterketako lasterketa luzean, kategoria desberdinetan. Lehenengoek 01:27:14ko eta 01:41:37ko denborak egin dituzte. Bigarrenak eta hirugarrenak ez dituzte urrun izan, baina ez dute lortu helmugako marra baino lehen haiek harrapatzea. Emakumezkoen podiumari dagokionean, bi goierritar izan dira bertan, ordiziar bat eta urretxuar bat. Gizonezkoen kasuan, aldiz, bakarra izan da, Martin Diez segurarra.
- Emakumezkoak:
-
- Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre)
- Lide Urrestarazu Agirre (Ordizia)
- Ainhoa Sanz Rodriguez (Urretxu)
- Gizonezkoak:
-
- Anartz Artola Arin (Hernani)
- Ibai Larrea Aranguren (Antzuola)
- Martin Diez Virto (Segura)
Goierriko kopako sailkapena
- Sprint
- Emakumezkoak
- 1. Maider Unanue Aranburu (Lazkao). 192 puntu
- 2. Lola Oiarzabal Fernandez (Gasteiz). 184 puntu
- 3. Nerea Amilibia Arruti (Tolosa). 178 puntu
- Gizonezkoak
- 1. Gaizka Lasa Berguede (Legorreta). 182 puntu
- 2. Jon Rodriguez Cuadrado (Ordizia). 166 puntu
- 3. Igor Etxeberria Kerejeta (Legazpi). 136 puntu
- Emakumezkoak
- Trail
- Emakumezkoak
- 1. Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre)
- 2. Lide Urrestarazu Agirre (Ordizia)
- 3. Ainhoa Sanz Rodriguez (Urretxu)
- Gizonezkoak
- 1. Anartz Artola Arin (Hernani)
- 2. Ibai Larrea Aranguren (Antzuola)
- 3. Martin Diez Virto (Segura)
- Emakumezkoak