Goierri lainopean Izazpi gainetik ikusita
Lainopeko eguna izan da aurtengo Santa Ageda bezpera. Kosta zitzaion ederki eguzkiari laino artean tartea aurkitzea, eta beheko bailaretan, toki askotan, printzarik ere ez zuten ikusi egun osoan. Izazpi gainetik ateratako bideo hau da horren erakusgarri.
Izazpi gainetik Goierri bailararen ikuspegia, atzo. Iñaki Gurrutxaga Izarraitz, Hernio, Murumendi, Aralar, Ataun eta Idiazabalgo mendiak, eta Aizkorri-Aratz. Gain horien tontorrak besterik ez ziren ikusten atzo eguerdian Izazpi gainetik, beheko bailara guztiak lainopean zeuden. Ez-ohiko irudiak utzi zituen eguraldiak.
Gaur bestelakoa da egoera. Urretxun eta Zumarragan eguzkia dute dagoeneko, baina Goierri behean ezin jasorik segitzen du eguraldiak.













