Legazpiko Gazte Asanbladaren inauteri festa da gaur
'Rave' festak hartu dituzte mozorrotzeko gai gisa. Gaztetxean bazkaldu ondoren, kalera aterako dira arratsaldean karro-poteoa egiteko, eta gauean erromeria eta dj festa egingo dituzte, Gaztetxean horiek ere.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/whatsapp-image-2024-02-10-at-18-12-43-1200x675.jpeg)
Gazteen inauteria ari da ospatzen gaur Legazpin, Gazte Asanbladak antolatuta, eta ‘rave’ festak gaitzat hartuta. Bazkaria egin dute Gaztetxean, eta bingo musikatua ondoren.
Arratsalde-iluntzean kalejiran aterako dira, eta Laubidetik hasita, karro-poteoa egingo dute. Gauean izango du jarraipena festak, 23:00ean hasita Emaion taldeak alaituko duen erromeriarekin eta ondorengo Woolen eta Alaine MRK DJ-en saioarekin.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/whatsapp-image-2024-02-10-at-17-51-01-500x375.jpeg)
Gaztetxean hasi dira gazteen inauteria ospatzen, bazkariarekin.Legazpiko Gazte Asanblada