Urrupek martxoaren 7an estreinatuko du antzezlan berria
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/urrup-antzerki-taldea.jpg)
Ordiziako Urrup antzerki taldeak martxoaren 7an estreinatuko du antzezlan berria: El parto. Herri Antzokian izango da emanaldia, 20:30ean, Kimetz emakumeen elkarteak Emakumeen Egunaren harira antolatutako programazioaren barruan. Ana Martinez da obraren egilea, eta Rosa Rojok egin ditu zuzendari lanak beste behin.