Adin Etxeren txapelketarako izen ematea irekita dago
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/mus_txapelketa-1.jpg)
Urtero bezala, Adin Etxe Idiazabalgo jubilatuen elkarteak karta joko eta toka txapelketak antolatu ditu. Txapelketak otsailaren 19tik 23ra jokatuko dira. Eskoba otsailaren 19an; punttu eta mus, 20an; toka eta txintxon, 22an eta seiko urrea, 23an. Parte hartzeko izen ematea irekita dago igandera arte. Izena Adin Etxeren elkartean eman behar da.