Elkartasun uholdea korrika Sahararen aldeko krosean
Sahararen aldeko krosa egin dute gaurkoan Ormaiztegin, hiru urteren ondoren. Mendebaldeko Saharako elkarteei bideratuko diete eskuratutako diruaren zati bat, bultzada emate aldera.

Elkartasun uholdea izan da gaurkoan Ormaiztegin, Saharen aldeko krosean. Aurten berrikuntza izan da txikienen parte-hartzea. Goizeko 10etan abiatu dira lehenengo haurrak, infantilak; ondoren, alebinen txanda izan da eta jarraian benjaminak abiatu dira. Amaitzeko, etxeko txikienen txanda izan da, aurre-benjaminena. Behin haurren lasterketak amaituta, helduen txanda iritsi da. Goizeko 11tan abiatu dira helduak Ormaiztegiko erdigunetik. 5,4 eta 10km-ko ibilbideak izan dituzte aukeran korrikalariek. 150 izan dira parte hartu dutenak aurten, horien artean herritar asko, lasterketari izaera herrikoia emanez.
Sailkapena
5,4KM
Gizonezkoak:
- Aritz Etxeberria Bengoetxea
- Asier Martinez Alvarez
- Asier Aranburu
Emakumezkoak:
- Amaia Aristu Rodriguez
- Nagore Lizardi Iturriza
- Idoia Arranz Lizarralde
Herritarrak: Hodei Ferandez Fajardo eta Elixabet Juantorena Lerma
10KM
Gizonezkoak:
- Endika Donnay Otegui
- Adrian Pajares Dominguez
- Asier Mujika Gonzalez
Emakumezkoak:
- Naroa Sagarna
- Izaro Rubio Lasa
- Ainhoa Garcia Zabala
Herritarrak: Naroa Sagarna eta Iban Iturri Urquia