Herrialdeen eguna ospatu dute Olaberrian
Herrialdeen eguna ospatu dute Olaberrin gaurkoan. Frontoia herrialde desberdinetako jakiz eta olaberritar zein goierritar ugariz bete dute.
Herrialdeen eguna ospatu dute Olaberrin guarkoan. Herriko frontoia lepo bete dute olaberritarrez zein goierritarrez. Herrialde bakoitzak bere txokoa izan du frontoian eta bertan, haien herrialdeko janari tipikoak jarri dituzte guztiek. Gaurko egunean jatorri desberdinetako olaberritar asko izan dira sukaldean aritu direnak. Herrialde gehienak Espainiar Estatukoak ziren, hala nola, Galizia, Valentzia, Gaztela eta Leon edota Asturias. Bestalde, Senegalgo, Marokoko edota Hego Amerikako herrialde desberdinetako jakiak izan dituzte. Euskal Herriari dagokionean bi postu izan dira, bat Euskal Herriko jaki tipikoekin, adibidez, taloak eta beste bat Nafarroako produktuetara bideratua.














