Arriarango mendi lasterketaren bideoa
Larunbatean jokatu zen Xabier Mendizabalen Oroimenezko XI. Mendi Lasterketa Arriaranen. Ibilbide luzea (23 km) 125 mendi korrikalarik osatu zuten, eta laburra (11 km) 95 lagunek. Sailkapenak eta bideoa, albiste barruan.
Arriarango mendi lasterketako proba laburraren irteera, larunbatean. Laida Goiburu Axier Artola amezketarrak eta Ainhoa Garikanok tolosarrak irabazi zuten larunbatean Xabier Mendizabalen Oroimenezko XI. Mendi Lasterketa ibilbide motzean, Hodei Lujanbio goizuetarra eta Irati Larrañaga usurbildarra izan ziren garaile luzean. Larunbateko kronikan ikus ditzakezue argazkiak eta lehen hiruren sailkapenak.
Arriarango probaren sailkapenak
Goierri Kopa Trail eta Sprint sailkapenak
- Goierri Kopa Sprint (Neskak)
- Goierri Kopa Sprint (Mutilak)
- Goierri Kopa Trail (Neskak)
- Goierri Kopa Trail (Mutilak)












