Korrika txikia egin dute Legazpin
Hiru ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek goitik behera zeharkatu dute herria. Plazan amaitu dute korrikaldia, eta euskararen eta Korrikaren aldeko mezua irakurriz, Oihan Vegaren disko festa hasi da.
BIDEOA: Edurne Gonzalez
Legazpiko adin askotako ikaslek Korrika Txikia egin dute gaur arratsaldean, herri osoa goitik behera zeharkatuz. Haztegi, Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek Urtatzan hasi dute ibilbidea, eta bidean lekukoa hainbat alditan aldatu eta gero, plazan amaitu dute korrikaldia.
Plazan euskararen eta Korrikaren aldeko manifestua irakurri dute, eta ondoren festa lehertu da, Oihan Vegak girotutako dantza saioarekin.
Korrika handia larunbat goizaldean igaroko da Legazpitik, lau urte eta gero, azken edizioa ez baitzen herritik pasa. Udanan hartuko diete legazpiarrek lekukoa oñatiarrei 05:45 inguruan. Ondoren, Goierri zeharkatu eta Legorretatik irtengo du Tolosalderantz.
Hona hemen Korrika Txikiko irudiak:














