Aurtengo lehen azoka berezia egin dute Ordizian
Aurtengo lehen azoka berezia egin dute Ordizian, Artzain Egunean. Herria azoka bilakatu dute kaleak postuz betez eta goiz osoan zehar jendetza ibili da bertan.
Ordiziako Azoka ezagunaren oihartzuna lau haizetara zabaldu da iada eta honen prestigioa eta berezitasuna ezagunak dira Euskal Herri osoan. Horrez gain, Ordiziako Azokak baditu zenbait egun zehatz azoka herri osora eramaten duena eta gaur izan da horietako bat. Aurtengo lehen azoka berezia egin dute Artzain Egunaren aitzakiapean. Denetariko postuak ikusi ahala izan dituzte bertaratu direnek, hasi jakietatik eta arropa zein bestelako bitxietaraino. Hala ere, jatekoak izan dira gehiengoa nabarmen. Horrez gain, ardien erakusketa ere izan dute.
Saltzaileek aipatu dutenaren arabera, gehien erosi dena <<janaria>> izan da gaurko azokan, baina orokorrean saltzaile guztiak <<gustora>> joan dira gaurkoan etxera, jende asko egonda, <<erosle ugari>> izan baitituzte gehienek. Erosleen kasuan, asko eta asko <<ezin aukeratu>> ibili dira horrenbeste posturen artean eta azkenean, <<dezenteko erosketa>> eginda joan dira etxera.