Aurtengo lehen azoka berezia egin dute Ordizian, Artzain Egunean. Herria azoka bilakatu dute kaleak postuz betez eta goiz osoan zehar jendetza ibili da bertan.
Idiazabal gaztaren 2024ko denboraldia hasi berri dute gaurkoan, gazta mozketarekin. Aurtengoan Edorta Lamo izan da gazta mozteko aukera izan duen sukaldaria eta Gomiztegi Artzain Eskola eta Ondarreko Eneko Goiburu omendu dituzte.
Sukaldari berritzaileenetariko bat da Lamo. Idiazabal gaztak mugarik ez duela uste du: «Ez dugu etsi behar, ez gara konformatu behar, ez dugu dena egina».