Kinto Eguna egingo dute hirugarrenez Seguran, larunbatean
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/04/distopia_elektrotxaranga.png)
Segurako 3. Kinto Eguna ospatuko dute larunbat honetan. Egun osoko egitaraua antolatua dute dagoeneko. 12:00etatik aurrera Burrunbazale txaranga ibiliko da herriko kaleetan zehar. 13:00etan, toka txapelketa izango da eta 14:00etan, urteroko talde argazkia aterako dute Errebote plazan. 19:00etatik 22:00etara Distopia elektro txarangak jarriko du giroa. Zapiak Segurako tabernetan daude dagoeneko salgai.