IAT AZTERKETA

Nekazaritzako ibilgailuei azterketa teknikoak egingo dizkiete datorren astean Goierri garaian

Ezkion, Legazpin eta Urretxun izango dira azterketak, datorren astean.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte datozen astean Ezkion, Legazpin eta Urretxun.

Ezkio-Itsason hilaren 22an, astelehenean egingo dituzte, Santa Lutzi auzoan, 09:00etan hasita. Legazpin asteazkenean izango dira azterketak, hilaren 24an, Telleriarteko auzoko plazan, 09:00etatik aurrera hor ere. Eta egun berean, baina 13:00etik aurrera, Urretxun egingo dituzte, Mugitegi industrialdean

Bergarako IAT tailerreko unitate mugikor batek egingo ditu azterketak. Ibilgailuaren dokumentazio originala eraman behar da, eta dagokion tarifa ordaindu.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa