Mozorroak eta euria, gaurko protagonistak Lazkaoko festetan
San Prudentzio jaiak bete-betean dira Lazkaon eta gaur mozorroek hartu dituzte kaleak. Euria ere lagun dute tarteka. Festak maiatzaren 1era arte luzatuko dira.
Tarteka euri zaparrada handiak bota arren, mozorro egunak ez du hutsik egin gaur Lazkaoko San Prudentzio jaietan, eta herriko erdigunea festaz gozatzeko gogoz zegoen adin guztietako kuadrillez bete dira. Beti bezala, umorea, irudimena eta musika elkartu dira luze joango den gaurko egunez. Gauerako, Gatibu taldearen kontzertua dago iragarrita.
San Prudentzioak maiatzaren 1era arte luzatuko dira, eta oraindik egun asko dituzte aurretik lazkaotarrek jai giroaz gozatzeko.