Sozialistek elkarretaratzea egin dute alderdiaren Zumarragako egoitzan
Pedro Sanchez Espainiako presidenteari babesa adierazteko bildu dira gaur goizean.
Goierriko sozialistek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Zumarragako PSE-EEren egoitzaren aurrean, Pedro Sanchez Espainiako presidenteari babesa adierazteko.
Sanchez kargua utzi ala ez duda mudatan dago, bere emazte Begoña Gomezen aurka Madrilgo auzitegi batek zigor auzibide bat ireki ostean, “ustelkeria eta influentzia trafikoa” egotzita. Sanchezek esan zuen “hausnartu” egin behar duela presidente karguari eustea “merezi duen”, eta bost eguneko epea eman zion bere buruari. Astelehenean argituko du zer egingo duen.