Mus ligako finalak jokatu dituzte Ataungo muslariek
Mus Egunean, larunbat arratsaldean jokatu zituzten Ataungo VII. Mus Ligako finalak. Tejada-Reki bikotea geratu zen txapeldun, maila nagusian. Mus txapelketa azkarrean, berriz, Agustinek eta Piterrek irabazi zuten, eta kaxakada bana produktu jaso zituzten saritzat. San Gregorioko pilotalekuan izan ziren mus partidak.